XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikusiko duzuenez euskararen irakaskuntza irakurgai batetik abiatzen da eta honen inguruan biltzen dira ariketa desberdinak.

IRAKURKETA-IDAZKETA B eredutik abiatu diren haurrak irakurketa eta idazketaren instrumentaltasuna hasiera zikloan ama hizkuntzan landu dute.

Ama hizkuntzatik bigarren hizkuntzarako pasabideak erdiko zikloan jorratuko dira nagusiki.

Hain ezaguna den printzipioa jarraituz forma ezagunetatik forma ezezagunetara joango gara horrela.

Era honetara gaztelaniatik euskarara pasatzerakoan hain loturik dauden bi alderdi kontuan izango ditugu: 1) Irakurketa eta idazketaren mekanismoak.

Zeinu idatzien interpretazio mekanikoa jadanik lortua du gaztelanian erdiko ziklora heldu den haurrak. Hizkuntza batetik besterako pasabideak errazago izango dira gradualki eta planifikazio baten arabera egiten badira.

2) Mezuaren ulermena. Irakurketaren alderdi hau aurrera ongi eramateko aho hizkuntzaren garapena ezinbestekoa da.

Hizkuntza ahoz menderatzea idatzia ere ulertzeko nahitaezko baldintza da.

Ahozko hizkuntza eta hizkuntza idatzia elkar loturik daude.

Horregatik haurrari eskainiko zaizkion mezu idatziak haurrarentzat erabat ulergarriak izango dira.

Eta bestetik erdiko zikloan euskara ahoz lantzen jarraituko dugu.

Hara hemen gaztelaniatik euskarara pasatzeko bide erraz eta gradualak: a) Euskaran eta gaztelanian hots eta grafema berdinak dituzten testuen irakurketa eta idazketa.

b) Bi hizkuntzetan hots berdineko baina grafema desberdineko testuen irakurketa eta idazketa.

Adibidez chico-txiki.

d) Euskal fonema berezien (tz, ts, z...) irakurketa eta idazketa.

B EREDUKO BIDEAK Euskal Herrian eskola mota asko dago.

Desberdintasun hauek baldintza ugaritan sustraitzen dira: eskola kokaturik dagoen herriko egoera soziolinguistikoa, haurren egoera psikolinguistikoa, maixuen prestakuntza, ikastetxearen proiektoa, e.a.

Eskola batzuk poliki-poliki euskarari nagusitasun bat eskaini nahi diote.

Beste batzuk hizkuntzen arteko nolabaiteko oreka bati eutsi nahi liokete.

1) Euskarari poliki-poliki nagusitasun bat eskaini diotenak: Jakina denez haurra astero guttienik 25 ordu egon ohi da eskolan.

Aurreko bidea jarraiki eredu hontan ari direnek matematika eta gaztelania (8 ordu) erderaz egingo dituzte eta gainontzeko gaiak 5. ikasturterako euskaraz egiteko bideak jarriko dira.

Tokian tokiko baldintzak, posibilitateak, ahalmenak, eskolaren proiektoa eta nagusiki haurren hizkuntz egoera kontuan izan beharko dira.

2) Hizkuntzen arteko oreka gorde nahi dutenek.

Ordu kontuan bi hizkuntzei parekotasun bat eskaini nahi dieten ikastetxeak izango lirateke.

Hemen ere bi hizkuntza arloak oso kontuan izan behar dira.

Kasu honetan ere gaztelania eta matematika erdaraz egitea komenigarri litzateke.